XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Askok uste baino interes (sozio)linguistiko handiagoa izan dezakete tankera honetako lanek.
Emiliano de Arriagaren
Aztergai dugun epean koka ditzakegu José Mª Iribarrenen
Azpimarragarriak, halaber, Gerardo López de Guereñuren
Eta hizkuntzen arteko interferentziez mintzo naizenez, aipa dezadan
4.3. Noan orain hiztegi arruntak, nolabait izendatzearren, aipatzera.
Benetan ere urrats galantak egin dira arlo honetan.
Horren lekuko dira Xabier Kintana, Luis M. Mujika eta, bereziki, Plácido Mujikaren hiztegiak, baina, labur zurrian, honako hirurok azpimarratzera mugatuko naiz: -
Mitxelenari agindu zion Euskaltzaindiak Azkueren hiztegia osatzeko eta egokitzeko ardura.
Egiteko honetan eman zuen bere bizitzako zati handi bat eta
300.000 fitxatik gora omen zeuzkan bilduak zendu zenean.
Hil aurretik, baina, lan neketsu horri buru eman ahal izateko talde bat osatzea lortu zuen Ibon Sarasola lagun zuela.
Taldelan horri esker, lau dira, dagoeneko, plazaratutako aleak.
Lau aleoi so eginik, berau bihur daiteke sekula guztian izan den euskal hiztegirik osoen.
Zehatz-mehatz erakusten dira hitz bakoitzaren antzinatasuna, hedadura, erabilera eta adiera ezberdinak.
Eta hori aski ez balitz, erizpiderik modernoenez eraikia ere badago, Mitxelena bera baita Lexikografia alorrean izan dugun maisu buruzagia.